miércoles, 17 de noviembre de 2010

Sagarra ala leihoa: Apple vs Windows

Euskadin gehien bat ezagutzen duguna Windows da, baina munduan Apple arrakasta handia izan omen du asken urtetan. Hauek obeto ezagutzeko banan banan aztertuko ditugu.


Windows
Edozein ordenagailu motan (HP, Sony, Acer...) instalatu ahal da software bezala, 299€ ordainduz gero. Formatu ia gehienak ezagutzen ditu eta baliabideak ditu hauek zabaltzeko eta prozesatzeko. Erabiltzaile bat baino gehiago izan ahal da ordenagailu berdinean baten fitxategiak beste erabiltzailea oztopatu gabe. Windows reproduktorearekin musika entzuteko prestatuta dago; lagunekin online hitz egiteko ere prestatuta dago, Windows Live Messenger programarekin. Interneten sartzeko, Internet Explorer eta irudiak ikusteko ImageViewer softwareak dakartza instalaturik.






Apple
Ezin da software bezala erosi, Apple ordenagailua (MacBook) erosi beharko zen software hau edukitzeko; ordenagailurik merkeena 879€ balio du. Ordenagailuak txikiak eta pisu gutxikoak dira eta hainbeste koloretan eskuratu ahal dira. Formatu ia gehienak irakurtzen ditu baina gehien bat Apple sortutako programekin zabaltzeko formatuak erabiltzen dira. Erabiltzaile bakarra izateko prestatuak izaten dira ordenagailuak. Musika entzuteko eta bideoak edota irudiak ikusteko QuickTime deituriko programa instalatuta dauka. Interneten sartzeko software bat eta musika konposatzeko beste bat dakartza instalatuta. Lagunekin hitz egiteko programarik ez dauka baina interneten bidez erraz deskargatu ahal dira. Appleren web orrialdean hainbeste aplikazio daude dohainik deskargatzeko eta ordenagailuan instalatzeko, batzuk oso interesgarriak dira, agenda elektronikoa adibidez.




Nahiz eta biak desberdinak izan, gutxienez gauza bat dute komunean: euskeraz erabiltzeko prestaturik ez daudela...

No hay comentarios:

Publicar un comentario