jueves, 18 de noviembre de 2010

Apple iOS4, iPhone berria

Hilabete gogorrak izan dira iPhone berria itxaroten egon direnentzako, baina jada aurkeztua izan da Amerikako Estatu Batuetan eta Euskal Herrian hurrengo uztailatik aurrera erosi ahal izango da. Apple iOS4 dauka izena mugikor berri hau eta 1500 baino aplikazio gehiago ditu, hauen artean bereizgarrienak honako hauek dira: ekintza bat baino gehiago egiteko prestatuta dago, hau da, ordenagailuetan bezala aldi berean SMS bat idatzi, irudiak ikusi eta musika entzun ahalko dugu. Argazki kamera ere aipagarria da, 5megapixelekoa eta led flasha integratuta dauka.  Beste aplikazio batzuen artean mugikorrean egiten ditugun mugimendu guztiak hartzen ditu eta hauek prozesatu eta gero hainbeste funtzio pertsonalizatuak egin ahal izango ditu (telefonoaren pantaila ukitu gabe blokeoa kendu gorantz eta beherantz mugituz, adibidez). Ordenagailu batek erabiltzen duen mikroprozesadorea eta grafiko txartela erabiltzen ditu. Pantaila 3.5”koa da, AMOLED izena hartzen duen materialaz eginda dago (plastikoa baino 5 aldiz gogorragoa da) eta 960x640 pixeleko maiztasuna du. Dimentsioak iPhone3Gren antzekoak dira baina berriak meheagoak dira (9,3mm) eta gutxiago pisatzen dute. Bi koloretan (zuria eta beltza) izango dira salgai, eta 16Gb-ekoa 166€ balioko du, 32Gb-ekoa berriz, 250€. Espero dugu iPhone berriak arrakasta handia izatea eta beste mugikor batzuen antzera problemarik ez ematea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario