2010. fisika nobel saria Andre Geim eta Konstantin Novoselov zientzialarientzat izan da. Hauek “Grafeno” izena hartzen duen materia aurkitu zuten karbono atomoak nahastekatuz eta hauek forma berezi batean jartzen, erle abaraska baten antzekoa. Egitura honi esker materia hau diamantea baino gogorragoa da, kobrea baino konduktibitate handiagoa du eta atomo baten lodiera dauka (orri baten antzekoa).
Baina, nola lagunduko du honek gaur egungo gizartean? Erraz, materia hau gardena eta pisu gutxikoa denez, Samsung (Ipar Koreako Sungkyunkwa unibertsitatearen laguntzaz) ordenagailu eramangarri baten proiektua aurkeztu egin du. Ordenagailu hau kiribildua eskumuturrean eraman ahal izango da , erloju dotore baten itxuraz, baina hau hedatzean 15”ko ukimenezko pantaila bat izango dugu gure eskuetan. Aipatzekoa da eskumutur/ordenagailu hori gaur egun ezagutzen ditugun ordenagailuak baino 3 aldiz azkarragoa izango dela.