martes, 30 de noviembre de 2010

Garapen teknologikoa: ASIMO

Robotak gu bezalakoak irudikatzen ditugu: filmetan, marrazkietan edo gure irudimenean. Baina makina jakintsu hauek gure eguneroko bizitzan erabiltzen ditugu gauza oso sinpleak egiteko, kafea egiteko adibidez. Hainbeste gauza berri egiteko egunero aurkezten dira prototipo berriak, adibidez AUTOMOWER (argazkia ikusi) soropil-motzaile automatikoa.
Aurreko hitzak gaurko errealitateaz hitz egiten dute baina egia esanda gero eta hurbilago gaude guztion ametzetan inoiz ageri den robot prototipoarengatik. Honda, automobilak egiten dituen enpresak, orain dela urte batzuk ASIMO aurkeztu zuten. ASIMO izaki bizidun batek egin ahal dituen mugimendu ia guztiak egiten ditu eta honetaz aliatuz hainbat gauza egiteko programatuak izaten dira, erosketako zestak eramateko adibidez.  1,50 metroko altuera du eta 43 kilogramoko masa du; esku bakoitzean kilo erdi altxatu ahal ditu eta 3 kilometro orduko abiaduraz ibili ahal da. 2009an eguneratze berri bati esker burmuinetik kontrolatua izan ahal zen eta  %90,06 alditan pentsatutakoa egiten zuen. Azkenik 2010an ASIMO robotaren antzekoa den SUARENA II robota aurkeztu zuten, hau ASIMO baino azkarragoa da: hitz egin dezake eta bere burua “Nik roboten garapenaren zeinua naiz” esaldiarekin  aurkeztu zuen robotaren aurkezpen egunean. Hau prototipo bat bakarrik ez zen baina laster bertsio berria ezagutu ahalko dugu.  

martes, 23 de noviembre de 2010

Euskal musika, gazte musika: Maketa lehiaketa

Azkenaldi honetan musika taldeak interneten bidez egiten dira ospetsu, MySpace, Tuenti, Facebook eta hainbeste sare sozialen bidez aurkezten dute bere musika. Gazteok Euskal herrian gehien bat gustuko ditugun taldeak Rock, Punk, Reggae ala hauen nahasketa bat jotzen dute. Gitarra, bateria, baxua, pianoa, trikitixa … hauek dira gehien bat entzuten diren musika tresnak. Gero eta talde gehiago sortzen dira, baina gehien bat ez dute aukerarik estudio batean haiek konposatutako abestiak grabatzeko.
Basauri On kultura elkarteak aukera ematen die 300€ko saria irabazteko eta 5 abesti grabatzeko Mungiako “Lamiña producciones” estudioan. Beste 2 talde ere izango dira irabazle, bat Basauriko talderik honena (saria: 300€ + 4 abesti grabatzea lehen esandako estudioan) eta Berdintasuna saria (saria: 300€ + abesti bat grabatzea “Lamiña Producciones-en”).
Lehiaketa honetan parte hartzeko, taldeko kideak 16 urte baino gehiago eta 35 baino gutxiago izan behar dute (gutxienez taldearen erdia + 1). Musika estiloa eta hitzen esanahia librea da. “Basauriko talderik honena” saria irabazteko, kideak Basaurikoak izan beharko dira (ala gutxienez erdiak). Interesatuta bazaude hemen deskargatu lehiaketaren baldintzak. Sorte on talde guztiei!


jueves, 18 de noviembre de 2010

Apple iOS4, iPhone berria

Hilabete gogorrak izan dira iPhone berria itxaroten egon direnentzako, baina jada aurkeztua izan da Amerikako Estatu Batuetan eta Euskal Herrian hurrengo uztailatik aurrera erosi ahal izango da. Apple iOS4 dauka izena mugikor berri hau eta 1500 baino aplikazio gehiago ditu, hauen artean bereizgarrienak honako hauek dira: ekintza bat baino gehiago egiteko prestatuta dago, hau da, ordenagailuetan bezala aldi berean SMS bat idatzi, irudiak ikusi eta musika entzun ahalko dugu. Argazki kamera ere aipagarria da, 5megapixelekoa eta led flasha integratuta dauka.  Beste aplikazio batzuen artean mugikorrean egiten ditugun mugimendu guztiak hartzen ditu eta hauek prozesatu eta gero hainbeste funtzio pertsonalizatuak egin ahal izango ditu (telefonoaren pantaila ukitu gabe blokeoa kendu gorantz eta beherantz mugituz, adibidez). Ordenagailu batek erabiltzen duen mikroprozesadorea eta grafiko txartela erabiltzen ditu. Pantaila 3.5”koa da, AMOLED izena hartzen duen materialaz eginda dago (plastikoa baino 5 aldiz gogorragoa da) eta 960x640 pixeleko maiztasuna du. Dimentsioak iPhone3Gren antzekoak dira baina berriak meheagoak dira (9,3mm) eta gutxiago pisatzen dute. Bi koloretan (zuria eta beltza) izango dira salgai, eta 16Gb-ekoa 166€ balioko du, 32Gb-ekoa berriz, 250€. Espero dugu iPhone berriak arrakasta handia izatea eta beste mugikor batzuen antzera problemarik ez ematea.

miércoles, 17 de noviembre de 2010

Sagarra ala leihoa: Apple vs Windows

Euskadin gehien bat ezagutzen duguna Windows da, baina munduan Apple arrakasta handia izan omen du asken urtetan. Hauek obeto ezagutzeko banan banan aztertuko ditugu.


Windows
Edozein ordenagailu motan (HP, Sony, Acer...) instalatu ahal da software bezala, 299€ ordainduz gero. Formatu ia gehienak ezagutzen ditu eta baliabideak ditu hauek zabaltzeko eta prozesatzeko. Erabiltzaile bat baino gehiago izan ahal da ordenagailu berdinean baten fitxategiak beste erabiltzailea oztopatu gabe. Windows reproduktorearekin musika entzuteko prestatuta dago; lagunekin online hitz egiteko ere prestatuta dago, Windows Live Messenger programarekin. Interneten sartzeko, Internet Explorer eta irudiak ikusteko ImageViewer softwareak dakartza instalaturik.






Apple
Ezin da software bezala erosi, Apple ordenagailua (MacBook) erosi beharko zen software hau edukitzeko; ordenagailurik merkeena 879€ balio du. Ordenagailuak txikiak eta pisu gutxikoak dira eta hainbeste koloretan eskuratu ahal dira. Formatu ia gehienak irakurtzen ditu baina gehien bat Apple sortutako programekin zabaltzeko formatuak erabiltzen dira. Erabiltzaile bakarra izateko prestatuak izaten dira ordenagailuak. Musika entzuteko eta bideoak edota irudiak ikusteko QuickTime deituriko programa instalatuta dauka. Interneten sartzeko software bat eta musika konposatzeko beste bat dakartza instalatuta. Lagunekin hitz egiteko programarik ez dauka baina interneten bidez erraz deskargatu ahal dira. Appleren web orrialdean hainbeste aplikazio daude dohainik deskargatzeko eta ordenagailuan instalatzeko, batzuk oso interesgarriak dira, agenda elektronikoa adibidez.




Nahiz eta biak desberdinak izan, gutxienez gauza bat dute komunean: euskeraz erabiltzeko prestaturik ez daudela...

lunes, 15 de noviembre de 2010

Oraina nolakoa, etorkizuna halakoa: Grafeno-a.

2010. fisika nobel saria Andre Geim eta Konstantin Novoselov zientzialarientzat izan da. Hauek “Grafeno” izena hartzen duen materia aurkitu zuten karbono atomoak nahastekatuz eta hauek forma berezi batean jartzen, erle abaraska baten antzekoa. Egitura honi esker materia hau diamantea baino gogorragoa da, kobrea baino konduktibitate handiagoa du eta atomo baten lodiera dauka (orri baten antzekoa).
Baina, nola lagunduko du honek gaur egungo gizartean? Erraz, materia hau gardena eta pisu gutxikoa denez, Samsung (Ipar Koreako Sungkyunkwa unibertsitatearen laguntzaz) ordenagailu eramangarri baten proiektua aurkeztu egin du. Ordenagailu hau kiribildua eskumuturrean eraman ahal izango da , erloju dotore baten itxuraz, baina hau hedatzean 15”ko ukimenezko pantaila bat izango dugu gure eskuetan. Aipatzekoa da eskumutur/ordenagailu hori  gaur egun ezagutzen ditugun ordenagailuak baino 3 aldiz azkarragoa izango dela.